944014248 / 615731729

BERRIAK
CONVOCATORIA DE HUELGA EN EL GRAN T [...] EITB-CONVOCATORIA PÚBLICA DE EMPLEO [...] LAN ESKEINTZA BERRIA (BARTZELONA) [...] LAN ESKEINTZA BERRIA (BIZKAIA) [...] IKASTAROA: COREL DRAW ADAPTADO A LA [...]
Datozen martxoaren 24an eta 25ean, arte eszenikoen teknikariok mementu historikoa biziko dugu. Gure lehen Jardunaldi Profesionalak ospatuko ditugu, zuzeneko ikuskizunen arloko agenteek lagunduta. Gure egoera hobetzeko zer egin dezakegun galdetzeari uzteko garaia heldu zaigu, eta nahi dugun hori lortzeko oinarriak jartzekoa ere. Txostenak azaldu, eztabaidatu eta aztertu ondoren, gure asmoa da ondorioak ateratzea, hauekin, gero eta etorkizun hurbilago batean, oinarrizko hiru puntu hauek lortzeko bidean abiatu ahal izateko: lan arautzea; prestakuntza arautua eta segurtasunari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko legedia betetzea.
Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionala-ATAE duela sei urte eratu zen oso helburu zehatzekin, zuzeneko ikuskizunen teknikarien laneko egoerari dagokionez:
Zazpi urte hauetan zehar, ATAEk Estatu espainoleko autonomi erkidego ezberdinetan dituen 270 bazkideek ezagutu ahal izan dute hasierako proiektoa nola hasi eta garatu egin den, bazkideen kopurua handiagotu den erritmo berean.
2007an aurrerapausu handia eman genuen Gure Lanbidearen Duintasunaren Alde Galda Daitezkeen Gutxienezko Baldintzen Akordioaren onarpenarekin, gero teknikarien beste elkarte batzuek eztabaidatu zuten dokumentua.
Gaur egun, oso garai bizia dugu Arte Eszenikoen arloan. Administrazio zentralak gure arloko lanbideak arautzeari ekin dio, Nazio Katalogoan lehen kualifikazio profesionala sartzearekin eta Laneko Gaitasuna Ezagutzeko Egiturak abian jartzearekin. Hasi berriak dira ekimen hauek, eta etengabeko bilakaeran daudela esan dezakegu.
Bizitasun hori antzeman dezakegu, baita ere, Erkidego batzuek heziketa arautua bilduko duten Arte Eszenikoen Goi Zentroak martxan jartzeko hasitako proiekto desberdinetan (Euskadi, Balentzia…).
Eta ezin dugu ahaztu funtsezko mugarria den Arte Eszenikoen Estatuko Komitearen sorrera. Ataekaria aldizkariaren 33. alean zabal azaldu genuenez, Kultura Ministerioaren INAEMen gonbiteari esker, ATAE Komite horren bazkidea baita.
Teknikariek Arte Eszenikoekiko duten konpromiso pertsonal eta profesionalean gogoz sinisten dugu. Ziur gaude errepika ezinezko aukera bizi dugula gure lanbideek behin betirako arautzea lortzeko eta uste dugu, abagune historiko honetan, funtsezkoa dela inplikatutako guztiek ausnarketa egitea.
Teknikariok zuzeneko ikuskizunen zati garenez, ATAEk Arte Eszenikoen Teknikarien I. Jardunaldi Profesional hauek antolatzen ditu, prozesu honetan inplikatuta dauden agente desberdinak parte hartuko duten eztabaidarako foro bihurtzeko asmoarekin, funtsezko helburuak lortzen saiatzeko:
Gure lanbideetan ez dago ez araudirik ezta ikasketa arauturik ere. Eta guzti horretatik mendeetako arazoak datozkigu, zuzeneko ikuskizunen arloko agente guztien arteko elkarlan eta komunikazio onaren oinarriak ezarriz konpon zitezkeenak.
Orain aurkezten dizkizugun Jardunaldi hauen xedea hori dena lortzea da, eta Arte Eszenikoen profesionalen zereginen inguruan etengabe izaten diren zalantzetariko batzuk argitzea ere. Hori dela-eta, bertan parte hartze esanguratsua izatea espero dugu.
Noiz: 2009ko martxoaren 24an eta 25ean
Non: Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusia. Bilbao
Antolatzailea: ATAE-Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionala
Informazioa eta Idazkaritza Teknikoa:
ATAE-Arte Eszenikoen Teknikaren Elkarte Profesionala
Juan de Gardeazabal, 3 (Bilbao Eszena). 48004-Bilbao
1194 postakutxa. 48080-Bilbao
Tfno.: 944.014.248 - 615.731.729
Fax: 944.335.042
E-mail: info@atae.org - Web: www.atae.org
Hartzaileak:
Arte Eszenikoen teknikariak; Arte eszenikoen teknikarien elkarteak; Ikuskizun aretoen zuzendari teknikoak eta arduradunak; Antzokien zuzendaritza-buruak; Administrazioaren Kultura, Hezkuntza, Lana eta Jaien arloen arduradun eta teknikariak; Zuzeneko ikuskizunen programatzaileak; Antzerki arloko zerbitzuen enpresak; Antzerki konpainiak; Ikuskizunen arloko enpresak; Arte eszenikoen eskolak.
9:30 |
Akreditazioa eta dokumentazioa banatzea |
|---|---|
10:00-10:30 |
Jardunaldien aurkezpena
|
10:30-11:00 |
Laneko Gaitasunak Arte Eszenikoetan Arte Eszenikoak Kualifikazioen Nazio Katalogoan
Laneko Gaitasuna Ezagutzeko Egitura Hizlariak:
Edukinak: INCUALeko partaide batek (Instituto Nacional de Cualificaciones Profesionales) aurkeztuko du lehen gaia, Estatu mailan dagoen egoera deskribatuz. Eusko Jaurlaritzaren Lan Hezkuntzaren Gaitasuna eta Kalitatea Ebaluatzeko Agentziako partaide batek hartuko du bigarren atalaren ardura, Euskal Herriko Erkidego Autonomoan Komunikazio, Irudi eta Soinu ataletan izan den garapena azalduz. |
11:30-12:00 |
Atsedenaldia - Gosaria |
12:00-13:00 |
Zuzeneko ikuskizunen teknikarientzako prestakuntza Titulazioak. Berezko titulazioa duten eskolak Hizlariak:
Edukinak: Zuzeneko ikuskizunen teknikarien prestakuntza. Espezializatutako eskolen berezko titulazioak. Titulazioen ezagutza eta balizko konbalidazioak. Europarekin bat egitea. Etorkizuna. |
13:00-14:00 |
Mahai ingurua Mahai inguruaren helburua da, behin hizlari ezberdinen Laneko Kualifikazioa, Laneko Gaitasunaren Ezagutzea eta Prestakuntza inguruko ekarpenak entzunda, sektorearen egoeraren mapa egitea, ahalik eta zehatzena. Alde batetik, asmoa da teknikarien benetako egoera argitzea eta, bestetik, etorkizunean jorratuko diren bideak ezartzea. |
14:00-16:00 |
Bazkaria |
16:00-17:00 |
Lan Arriskuen Prebentziorako Legea LAPL zuzeneko ikuskizunetan:
LAPL ez betetzearen aurreko arduren banaketa. Hizlaria:
Edukinak: Nahiz eta iada denbora luzez indarrean izan, eta ez betetzeak ekar ditzakeen ondorioak jakin, askotan hautsitako legea dugu LAPL, gehienetan bere edukina ez ezagutzeagatik edo gaizki interpretatzeagatik. Zuzeneko ikuskizunen berezitasunak direla-eta, lotura bereziak ezarri egiten dira elementu desberdinen artean: areto iraunkorrak, tokiko Administrazioen eremuak, berezko langileak, azpikontratatutako langileak, kanpoko enpresek alokatutako espazio iraunkorrak, etab. Horrek eragiten du txarto ezagutuak edo ezjakinak diren arriskuaren aurreko erantzunkizunen banaketa. Txosten hauen bitartez, Jardunaldi hauen asmoa da arriskuaren kudeaketa eta prebentziorako gaitasun esparru argia ezartzea eta, era berean, ez betetzearen arduradunen definizio bat lortzea, ahalik eta zehatzena, tribunaleei dagokienez |
18:00-19:00 |
Mahai ingurua Mahai inguru honen helburua da segurtasuna eta prebentzioa lotzea eta baita zuzeneko ikuskizunetan parte hartzen duten agente guztiek ezagutu behar dituzten oinarrizko puntuak ezartzea. |
10:00-11:00 |
Arte Eszenikoen Teknikariak Lan Legedian Esparru hitzarmen eza eta zuzeneko ikuskizunen teknikariak babesten dituzten hitzarmenak.
Hizlariak:
Edukinak: Arte eszenikoen langile ezberdinak batzen dituzten ofizioen ezaugarriak hartzen dituen legerik ez dagoenez, Jardunaldi hauen asmoa da, txostenen bitartez, teknikariek bizi duten egoera isladatzea eta gaur egun dituzten gabeziak konpontzeko balizko irtenbideak asmatzea. |
|---|---|
11:00-12:00 |
Administrazio Publikoak eta zuzeneko ikuskizunen espazio eta langileen kudeaketa Plantillako langileak Azpikontratatutako enpresak Administrazioaren kontrola Hizlariak:
|
12:00-13:00 |
Atsedenaldia - Gosaria |
12:30-13:30 |
Enpresak eta konpainiak: zuzeneko ikuskizunen teknikariekiko lan harremana Plantilla finkoa eta kontratazio etenak Praktikak egiten dabiltzan langileak Prestakuntza Hizlariak:
Edukinak: Merkatuaren egokitzeak eta kudeaketa ekonomiko ona lortzeko beharrak aurreztera bultzatzen ditu enpresak, eta horrek kontratatutako teknikariengan ere eragina dauka. Enpresek aurre egin behar duten betebeharrak ezagutu ezkero, hobeto uler daiteke kontratatzailea eta kontratatuaren artean ezartzen den harremana. |
13:30-14:30 |
Mahai ingurua Mahai inguru honen helburua da arte eszenikoen teknikarien kontratazio-prozesuan parte hartzen duten alderdi guztien ikuspuntu desberdinak bateratzea. |
14:30-16:30 |
Bazkaria |
16:30-17:00 |
Teknikarien Elkarteak Teknikarien elkarteen papera. Teknikarien Elkarteen Koordinakundea. Elkarteek lan arriskuen prebentzioan jokatzen duten papera: irregulartasun txostena. Hizlariak:
|
17:00-18:30 |
Mahai ingurua Mahai inguruan hartuko dute parte Estatuko teknikarien elkarte guztien ordezkariek. Elkarte bakoitzaren eta helburu eta lorpenen aurkezpen laburra. Lan amankomuna egiteko aukera. Egitasmoak. |
18:30-19:00 |
Ondorioak |