944014248 / 615731729

15-04-2010
Gaia: Ohiko Batzar Nagusirako deialdia Noiz: 2010ko apirilaren 26an Ordua: 1. deialdia 16,30etan. 2. deialdia 17etan* Non: Bilbao Eszena. (Juan de Gardeazabal, 3. Bilbo) Bazkide estimatua: Idazki honen bitartez Ohiko Batzar Nagusirako deialdia helarazten dizugu. Honekin batera eguneko gai zerrenda, eskuordetzerako fitxa**, 2009eko balantze ekonomikoa eta ekintzen txostena ere igortzen dizkizugu. Eguneko gai zerrenda: „X Aurreko Ohiko Batzarraren aktaren irakurketa eta onarpena. „X 2009 urteko balorazioa: -2009eko ekintzen txostena -Lan taldeak -Balantze ekonomikoa „X 2010 urteko programazioaren aurrerapena „X Zuzendaritza Batzaren berritzea Galde-eskeak * Puntualtasuna eskatzen da ** Zure botoa oso garrantzitsua da. Batzarrera joaterik ez baduzu, konfidantzazko lagun batengan eskuorde ezazu. Lankideren bati emaiozu bertara eraman dezan edo, bestela, postaz edo e-mailez bidal ezazu Elkartearen bulegora. Gogoratu: zeuk nahi duzun bezalakoa izango da ATAE. --------------------------------------------------------------- Eskuordetzerako fitxa: ......................................................jaun/andreak, ........................................... N.A.N dudanak NIRE ORDEZKAPENA ETA BOTOA ONDOKO HONEN ESKU UZTEN DUT: ........................................................jaun/andrea, ............................................. N.A.N. duena 2010/04/26an Bilbon ospatuko den Batzar Nagusian egingo diren bozketa guztietarako.