Juan de Gardeazabal 3, 48004 Bilbao     Teléfonos de contacto 944014248 / 615731729

BERRIAK BILATU

Bilaketa-irizpidea:

BERRIAK

 LANLAN ARRISKUEN PREBENTZIORAKO OINARRIZKO "ON LINE" IKASTAROA

15-02-2010

Gero eta nabariagoa da gure lan esparruan lan arriskuen prebentzioa integratzeko dugun beharra. Indarrean dagoen araudiak argi eta garbi ezartzen du langileek arlo honetan formatuta egoteko duten beharizana eta eginbeharra. 39/1997 ED-k finkatzen du zeintzuk diren oinarrizko mailako teknikariek egin beharrekoak eta zein den eduki behar duten gutxienezko formakuntza. Aurkezten dugun ikastaroaren helburuak dira arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten gaiez langilea ohartzea eta gure antzokietako prebentzioaren kudeaketan parte hartu ahal izateko prestakuntza eskaintzea. 30 orduko Oinarrizko mailako ikastaroa osatuko da sektoreari dagozkion arrisku bereziei buruzko beste 20 orduekin. Helburuak: • Portaera seguruak sustatu eta langileengan prebentzio ekintzetan interesa sortaraztea. • Oinarrizko ekintza prebentiboak sustatu eta haien jarraipena eta kontrola aurrera eramatea. • Arriskuen oinarrizko ebaluazioak gauzatzea. • Enpresaren arrisku orokor eta berezien ebaluaketa eta kontrolean kolaboratzea. • Larrialdi egoeretan eta lehen laguntzan behar bezala jokatzea. • Dagokion kasuan, prebentzio zerbitzuekin batera lanean aritzea. Irakasleak: ESTAE eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren irakasleak, berezitutako irakasleak eta lanean diharduten ikuskizunen teknikari profesionalak, prebentzioan berezitutakoak eta lan esparru honetan dihardutenak. Norentzat: Ikastaroa bereziki zuzenduta dago teknika arloan diharduten antzokietako langileei eta, batez ere, enpresan prebentzioa sartzearen alde lan egin nahi dutenenei. Oinarrizko mailako ikastaroa denez, interesgarria suerta dakieke ere beste lan esparruko langileei (ekoizketa, aretoko langileak...) Titulazioa: • Lan arriskuen prebentzioan, oinarrizko mailan, "B" modalitateko diploma (30 ordu lektibo) • 20 ordu lektibo bete ezkero, eskuragarri izango da Ikuskizunen Alorreko Arrisku Bereziak eta Publikoari Zabalik dauden Aretoei buruzko Araudiaren Aspektoei lotutako agiria. Ikastaroaren amaieran gainditu beharko da egingo den aurrez aurreko azterketa, Lan Arriskuen Prebentziorako Teknikariaren titulua (oinarrizko mailakoa) eskuratu nahi baldin eta bada. Ikuspegi pedagogikoa: erdi-aurrez aurreko ikastaroa: Lanerako abiapuntua campus birtuala da, non ikasteko materialak, barneko foroa eta banan-banako tutoretza eskeintzen diren. Horrela errezten da laneko ordutegia ikasteko ordutegiari egokitzea. Nabigadore-teknologia duen campus birtualak izan nahi du eremu geografiko zabala duen ikasgela, non ikaskide, irakasle eta tutoreekiko harremana aurrez aurreko formakuntzan ematen denaren antzekoa izango den. Erdi-aurrez aurreko saioak: 6 orduko 2 saio, lehena martxoaren 11ean eta bigarrena 2010ko ekainaren 29an. Kurtsoan zehar aurkeztuko diren lanen etengabeko ebaluaketa. Ikastaroa amaitzean aurrez aurreko azterketa. Formato elektronikoa duen dokumentazioa emango zaie ikasleei. Ikastaroaren iraupen eta bilakaera: 50 ordu: 15 astetan banatutako moduloak (hortaz, ikasteko astean soilik 3 eta 5 ordu bitarteko tartea utziz) Hasiera data: 2010ko martxoaren 11a (ikastaroari hasiera emateko aurrez aurreko saioa) Amaiera data: 2010ko ekainaren 29a (aurrez aurreko azterketa eguna) Edukinak: -0 moduloa: LAPrako ikastarorako prestakuntza. On line oinarrizko maila. -1. moduloa: Lan arriskuen prebentziorako sarrera. -2. moduloa: Oinarrizko Arau Esparrua LAPan: eskubideak eta betebeharrak. -3. moduloa: Lanpostuei, lan esparruei eta langaiei lotutako arriskuak. -4. moduloa: Ekipoen, instalazioen, makinen eta tresnen lan baldintzei lotutako arriskuak. -5. moduloa: Elektrizitatearekin lanean aritzeari lotutako arriskuak. -6. moduloa: Marerialeen biltegiratze, erabiltze, igotze, esekitze eta garraiatzearen segurtasun baldintzeei lotutako arriskuak. -7. moduloa: Segurtasun baldintzeei eta seinalizazioari lotutako arriskuak. -8. moduloa: Lan giroaren baldintzeei lotutako arriskuak. -9. moduloa: Lanaren antolamenduak dakartzan arriskuak. -10. moduloa: Arriskuen kontrolerako oinarrizko sistemak. Babes orokorra eta banako babesa. -11. moduloa: Larrialdi egoeren kudeaketarako oinarrizko kontzeptuak: larrialdi eta ebakuazio planak. -12. moduloa: Langileen osasunaren kontrola. -13. moduloa: Segurtasunaren kudeaketa enpresan. Laneko Segurtasuna eta Osasunarekin lotutako Erakunde Publikoak. -14. moduloa: Oinarrizko lehen laguntza. Matrikulazioa: Izena emateko epea: 2010ko martxoaren 5a arte. Plazak emango dira ikastaroaren matrikularen zenbatekoa ATAEren edozein kontutan sartzearen ordenaren arabera (BBK: 2095 0000 70 9103906098; La Caixa: 2100 4817 18 2100174459). “Kontzeptua” atalean ikaslearen izena jarri behar da eta datuak (izen-abizenak, NAN, helbide postala, telefonoa, e-maila) info@atae.org helbidera bidali. ATAEren bazkideek lehentasun osoa izango dute plazak banatzeko unean. ATAErekin elkartutako enpresek matrikulatzen dituzten teknikariek publiko orokorraren gainetik izango dute lehentasuna plazak banatzeko unean. Matrikularen prezioa: • ATAEren bazkideak eta elkartutako enpresa bakoitzak matrikulatzen duen lehen ikaslea (ATAEren bazkide ez dena): 275 € • Publiko orokorra: 350 €

ITZULI

     
ARTE ESZENIKOEN TEKNIKARIEN ELKARTEA - ASOCIACIÓN DE TÉCNICOS DE LAS ARTES ESCÉNICAS