944014248 / 615731729

13-10-2008
ATAEk antolatzen du, BEN-RI Electrónicarekin batera, 3Dn argiztapen ikastaro bat. Capture LT Edition programarekindenbora errealean diseinuaren objektu guztiekin lan egin daiteke, moduak edo erabilerak aldatu beharrik gabe. Edukina: Capture LT Edition, 3Dn argiztapen eta bistaratzeko softwarea. Helburuak: -3Dko gune eszenikoa diseinatu eta eraiki, bai eszenografia, baita argiztapena ere. -Softwarea konfiguratu argiztapen kontsolara DMX eta Etherneten bidez lotu ahal izateko. -2Dko eta •Dko planoak sortu. -Proiektua aurkeztu. Iraupena: 2 egun Noiz: 2008-11-18 2008-11-19 Ordutegia: 9,00-14,00 / 15,00-19,00 Non: Basauriko Social Antzokia (Bizkaia) Plazak: 15 Matrikularen prezioa: -Bazkideak eta elkartutako enpresa bakoitzeko 1. ikaslea: 180 € -Bazkide ez direnak: 225 € Matrikulazioa: Plazak emango dira dirua eta datuak jasotzen ditugun ordenaren arabera. ATAEren BBKko kontu korrontea:2095 0000 71 9107853561. Ikaslearen datuak ATAEren ondoko helbidera bidali behar dira: 1194 postakutxa. 48080-Bilbao, edo helbide elektroniko honetara: info@atae.org. Bazkideek eta ATAErekin elkartutako enpresek matrikulatutako teknikariek lehentasun osoa izango dute plazak emateko unean. Izena emateko epea: 2008-11-10 arte, edo plazak bete arte. Ezinbestekoa da ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria edukitzea.