Juan de Gardeazabal 3, 48004 Bilbao     Teléfonos de contacto 944014248 / 615731729

BERRIAK BILATU

Bilaketa-irizpidea:

BERRIAK

 ARTEZ BLAI-ARTE ESZENIKOEN IKERKETA SARIAREN LEHEN EDIZIOAREN DEIALDIA EGIN DU

29-08-2008

ARTEZ BLAI-Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren lehen edizioaren deialdia egin du, honako oinarri hauen arabera: 1- Sari honetan edozein nazionalitateko egilek hartu dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betiere Arte Eszenikoei lotuta, hau da: genero eta estilo guztietako Antzerkia; Dantza, bere espresio-bide zabalena aintzat hartuz; Zirkoa, Magia, eta beste edozein arte performatibo. Lanek kudeaketa, teknika edota gai-artistikoari buruzkoak izan daitezke. 2- Egileok nahi adina testu aurkeztu ditzakete, norbanaka zein beste egileren baten laguntzaz eginikoak. 3- Lanak, euskeraz zein gazteleraz idatzitakoak eta originalak behar dute izan, edozein euskarritan argitaratu gabeak -ez zatika, ezta osorik- eta argitaratzeko konpromezurik gabe. 4- Lan bakoitzeko DIN-A4 formatuan inprimatutako hiru kopia edo edonolako euskarri digitaletan (posta elektronikoa, CD, DVD, lapitz optikoa, etb.) aurkeztu daitezke, sinatu gabe eta ezizenpean. Hori dela eta, titulu edota lema agertzen duen gutunazal bat erantsiko da, egileen/aren datu pertsonalak gordeko dituena, eta hauekin batera izenpetutako aitorpen bat, lana originala, argitaratu gabea, beste sariren baten erabakiaren zain ez dagoela, argitaratzeko konpromezurik ez duela eta egileak eskubide guztiak dituela egiaztatzen duena. 5- Lanak aurkezteko epea 2008ko urriaren 15ean itxiko da. Postaz edota mezulariz bidalitakoen kasuan, bidalketa data aintzat hartuko da. 6- Lanak ondorengo helbide honetan aurkeztu behar dira, gutunazalean Artez Blai- Arte Eszenikoen Ikerketa Nazioarteko Sariarentzako dela gutunazalean agertuz: ARTEZ BLAI KULTUR ELKARTEA Aretxaga, 8 behea 48003 ­ Bilbo. 7- Irabazten duen lana Artezblai Argitaletxearen ³Teoria eta Praktika² bilduman argitaratuko da, eta egileak lehen edizio honen eskubide gisa 1000 euro eta garaikurra (Artezen Zapatila) jasoko ditu. 8- Irabazleak argitaratze eskubideak argitaletxeari emango dizkio. 9- Epaimahaia hiru eta bost arteko espezialistez osatuko da, Artez Blai Kultur Ekarteko zuzendaritza taldeko kideren bat idazkari dela. 2008ko udazkenean ezagutaraziko den erabakia apelaezina izango da. 10- Sarituta izan ez diren lanak euren egileen esku geldituko dira, eta hamabost egunen buruan eskatu behar dira. Artez Blai Kultur Elkarteak jasotako kopia bat gordeko du Sariaren Artxiboa osatzeko. 11- ARTEZ BLAI-Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren lehen edizioan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar. 12- Oinarri hauetan aurreikusi ez den edozein gai epaimahaiak eta bere idazkaritzak argituko du eta hurrengo deialdietan jasoko da.

ITZULI

     
ARTE ESZENIKOEN TEKNIKARIEN ELKARTEA - ASOCIACIÓN DE TÉCNICOS DE LAS ARTES ESCÉNICAS